ITZULPENA

2012-12-10

MUSIKAREKIN HAS GAITEZEN LANEAN!

Blogg hau ikusten hasi baino lehen, naturan sortzen diren soinuak entzunez erlaxatu zaitez!!

MUNDUAREN SORRERA




Munduaren sorreraren inguruan, zenbait teoria desberdin daude. Gaur egun fidagarrienetarikoa den teoria, horien artean zientziak aztertutako da:

Zientziak lan asko egin du galdera hauei erantzuna emateko asmoan. Gaur egun, zientzilariek diotenez, mundua “Leherketa Handi” (Big Bang) baten bitartez sortu zen. Hau da, oraindik zehaztu ezin daitekeen urte kopuru bat (15 mila miloi urte?) igaro dira “Leherketa handia” gertatu zenez geroztik. Hasiera hartan, munduko materia guztia dena batera zegoen. Gero, eta denbora laburrean, elementu kimikoak osatu ziren... Gero konstelazioak,  planetak eta abar finkatu ziren...  “Lurra” deritzan planeta txiki batean “bizia” sortu zen (horretarako baldintza asko batera eman zirelako). Gero “bizitza” horrek forma desberdinak izan ditu; eta horien artean,  animalien espezien eboluzioa dela eta, azkenean gizakiaere sortu zen (tximino familia batzuengandik). Big Bang edo “Leherketa Handia” ez da edozein teoriaren mailako imajinazio bat. Leherketa hark utzi zuen erradiazioa jasotzea lortu du Hubble espazioko untziak... Beraz, egiatzat hartu beharko genukeela dirudi.


Oraindik zientzilari guztiek ez daude ados zehaztasun guztietan, baina badirudi zientzilari  gehienek teoria berdina onartzen dutela... Baina kontuan hartu behar dugu hau ere: zientziak esplika dezake noiz edo nola gertatu zen munduaren sorrera, baina ez du esplikatzen zergatik sortu zen mundua, edo zerk edo nork egin zuen posible... Mundua sortu baino lehenago, materiarik ez ba zegoen, nondik sortu zen? Ez dagoen tokitik ezin baitaiteke ezer atera... Munduaren “zergatiak” aztertzean, zientzia isildu egiten da.  Hortik aurrera filosofiaren lana hasten da, edo erlijioarena... 

2012-11-15

GIZAKIAREN UNITATE TXIKIENA

Zelula bizitzaren oinarrizko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelulazosaturik daude.

Teoria zelularrak honela dio:

• Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
• Zelulak dira bizidunak osatzen dituzten oinarrizko unitate funtzionalak eta egiturazkoak.
• Zelula guztiak beste zelula batetik datoz.

Bizidunak, zelula kopuruaren arabera, bi eratakoak dira:
- Zelulabakarrak.
- Zelulanitzak.

Zelula guztiek hiru atal nagusi dituzte:

• Mintz plasmatikoa. Zelula inguratzen duen bildukia.
• Zitoplasma. Likido likatsu batek eta bere baitan dituen organuluek osatzen dute.
• Material genetikoa. Gehienetan ADNa da informazioa duen molekula eta kromosomak eratzen ditu.

Egitura aldetik bi zelula mota nagusi bereizten dira:

1)Zelula prokariotikoa (Bakterioak):

Zelula prokariotikoa zelula sinpleena da. Horrelako zelula dutebakterioek. 1 eta 10 mikra artean neurtzen dute. Zelula honen ezaugarri nagusia ADNa (kromosoma) zitoplasman sakabanatuta dagoela da, hau da, ez dago nukleo baten barruan babesturik. 




2) Zelula eukariotikoa (Animali zelula edo landare zelula):

ZIKLO ZELULARRA

    Gaurko saioan, gizakia sortzeko ematen den ziklo zelularraren inguruan, hau da,mitosi eta meisoiaren inguruko informazioa eskainiko dizuet. Horretaz gain, bi fase hauen arteko desberdintasunak zeintzuk diren azpimarratuko ditut.

 ZIKLO ZELULLARRA

    Zelulek, izaki bizidunek bezala, funtzio bat baino gehiago betetzen dute bizitzan zehar. Zatiketa edo ugalketa zelularra horietako bat besterik ez da, alegia, zelularen bizi-ziklo edo ziklo zelularraren zati bat besterik ez. Ziklo zelularrak zelula jaio edo sortzen denetik, bitan zatitzen den arte gertatzen den guztia biltzen du. Zikloaren iraupena oso aldakorra da, zelula zein motatakoa den, eta kanpoko faktoreak ere nolakoak diren.


    Azalpentxo argi bat aipatutakoa zehazteko:


2012-10-18

GIZA EBOLUZIOA


HOMO SAPIENS SAPIENSEN FILOGENIA:

1.- Australopithecus afarensis:





        Australopithecus edo Australopiteko generoa duela lau milioi urte ingurutik aurrera bizi izan zen Afrikako ekialdeko zonaldeetan. Gero eta leku zabalagoetara jo zuten espezie ezberdinek, mendi arteko haran eta bailaretan bizi ziren txinpantze eta gorilengandik urrunduz. Behin behineko haustura bi linajeen artean hemen gertatzen da. Hemendik aurrera ez dago inongo dudarik, Australopithecus generoko animaliak gizakiak dira.

2.- Homo erectus:




      Homo erectusa iraungitako hominido bat da, duela 1,9 miloi eta 50.000 urte bitartean bizi izan zena. Lehenengo fosilak 1891 urtean aurkitu zituen Eugène Dubois izeneko mediku holandarrak. Honek Homo erectus baten burezurra aurkitu zuen Indonesiako Java irlan etaPithecantropus erectus deitu zion. Hominido honek bi oinen gainean ibiltzeko gaitasuna zuen, eta 750 eta 900 cm³ bitarteko buruezurreko kapazitatea.


3.- Homo sapiens neanderthalensis:


   
      Neanderthal edo neandertaleko gizakia. Homo generoko Pleistozenoko kide desagertu bat da. Europako eta Asia zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan gizakien aspiespezie gisa sailkatzen dira (Homo sapiens neanderthalensis) edo beste espezie baten eran (Homo neanderthalensis).



4.- Homo sapiens sapiens: 

        Gizakia edo Homo sapiens (latinetik ezagutzen duen gizakia) primate bipedo bat da, Hominidae familiaren barnean (gorila, txinpantze eta orangutanak barnebiltzen dituena). Beste ugaztunekin alderatuta eta era berean beste ornodun guztiekin, burmuin tamaina erlatibo oso handia du, arrazonatzea, hizkuntza eta barne bizitza edukitzea baimentzen diona. Bizkarra ortogradoa denez eta beraz besoak libre dituenez tresnak asmatzeko aukera du, burmuinarekin ere egin ahal duena. Tresnak asmatzen dituen izaki bakarra ez bada ere hauen kopurua eta diseinua askoz handiagoa da. ADNaren ikerketetako datuen arabera gizaki modernoa Afrikan sortu zela ondorioztatu da orain dela gutxi gora behera 200.000 urte. Gaur egun kontinente guztietan aurki daitezke, baita Antarktikan ere (nahiz eta oso kopuru txikian) eta 6.600 milioi baino gehiago ziren 2007an

2012-10-04

GIZAKIAREN 3 BIZI FUNTZIOAK




    Gizakion bizi-funtzioak, gainerako bizidun guztienak bezala, hiru helburu nagusi hauetara bideratzen dira:

Nutrizioa: Nutrizioa aipatzen dugunean ez gara ari elikatze hutsez. Elikatzeko hartzen ditugun janariez gain, elikadura horietatik energia lortzeko behar dugun oxigenoa ere kontuan hartu behar dugu. Nutrizioaz digestio-aparatua eta arnas-aparatua arduratzen dira, baina ez horiek bakarrik! Elikagaiak gorputzeko zelula guztietara garraiatu behar dira, eta horretaz arduratuko da zirkulazio-aparatua. Zelulek, energia lortzeko, elikagaiak, eta barne konbustio horretan hondakinak sortzen dira. Hondakin horiek kanporatzeko dugu iraizketa-aparatua. Nutrizioaren helburuak beraz, ondorengoak dira:

  • · Funtzio energetikoa: organismoaren funtzio bital guztiak burutu ahal izateko behar den energia nahikoa lortzea.
  • · Funtzio plastikoa: gure organismoaren baitan ditugun egiturak eratzea eta mantentzea (maila zelularretik, gorputzeko maila makro-egituraraino).
  • · Funtzio erregulatzailea: ematen diren prozesu metabolikoak era harmonikoan gertatzea.




Erlazioa: Gizakiok, gainerako bizidunak bezala, inguruarekin erlazionatu behar izaten dugu. Besteekin erlazionatzeko (inguruko estimuluak jaso, mugitu, inguruen eraginei erantzuna eman…) baditugu hainbat bide: zentzumenak (dastamena, ukimena, usaimena, ikusmena eta entzumena); lokomozio-aparatua, bere hezurrekin eta muskuluekin: sistema endokrinoko hormonak eta nerbio-sistema.
Ugalketa: Bizidunon funtzioetarako hirugarren honetan ugalketa aztertuko dugu, bizidun guztiek ugaltzea izaten baitute helburuen artean. Gizakion kasuan, eta funtzio honi esker, seme-alabak izan ahalko ditugu. Ugalketarako badugu gizakiok aparatu berezi bat:
 ugal-aparatua.

GIZAKIAREN APARATUAK

UGALTZE APARATUA

      Gizakiok, sexu bidezko ugalketa dugu: emakumezkoek obuluak deritzen gameto emeak sortzen dituzte eta gizonezkoek, berriz, espermatozoideak deritzen gameto arrak. Bi ugaltze zelula horiek elkartzean (ernalketa), zigoto izeneko egitura sortzen da.
      Ernalketa barnekoa da, hau da, obulua eta espermatozoidea emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira. Izaki berriaren garapena ere emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da, eta haurtxoa bizirik eta erabat osatuta jaiotzen da 9 hilabete pasatu ostean.
     Hauek dira gizonezkoen eta emakumezkoen sexu aparatuak:




Hona hemen ugaltze aparatuaren bideotxo bat:



2012-10-02

IRAITZ APARATUA

        Iraitz-aparatua zeluletako errekuntzan sortutako hondakinak kanporatu ahal izateko balio du. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak giltzurrunak eta gerni-maskuria dira gernu bidez kanporatzeko. Hala ere, izerdiaren bitartez ere kanporatzen ditugu hainbat hondakin. Gure gorputzean odolak zirkulatzen du. Odola giltzurrunetara iristean bertan aurkitzen diren iragazkiek odoleko zikinkeria eta hondakinak garbitzen dituzte. Jasotako hondakinak bildu eta gernua osatzen dute. Gernua ureterretatik pasa eta maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen denean pixa galea sentitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.

       Bestalde, ez ditugu hondakin guztiak gernu bidez kanporatzen, izerdiak ere badu bere papera iraitz aparatuan. Gure gorputzeko larruazalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Nahiz eta guruin hauek gorputz guztian banatuta egon, leku batzuetan ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak esaterako. Izerdia poroen bidez kanporatzen dugu etengabe eta lurrintzean larruazala freskatzeko eta gorputza maila egokian mantentzeko balio du.




                  

2012-09-27

ZIRKULAZIO APARATUA:

 Hona hemen zirkulazio aparatuaren powerpoint bat:


ARNAS APARATUA





Arnas aparatuan parte hartzen dituzten organo garrantzitsuak honako hauek dira:


1.- Sudurzuloak:airea hemendik sartzen da. Hor dauden iletxoek, hauts eta partikulak,aireari kentzen dizkiote. Aire garbia sudurraren barrura doa.
2.- Sudur-mizpirak: hor mukosa bat dago, pituitaria gorria izenekoa eta airea hortik pasatzean epeldu eta hezetu egiten da.
3.-  Laringea: hemen, ahots-kordak daude eta  hitz egiten dugunean,  honen bibradurak, ahotsa  sortzen dute.
4.- Zintzurrestea: eraztunez osaturiko hodia da. Bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Bronkioetatik, bronkioloak ateratzen dira.
5.-  Birikak: bular-kaiolan daude, omoplato,  saihetsezur, bularrezur eta klabikulak babesten dituzte. Elastikoak,  bigunak eta arrosa kolorekoak dira. Kanpotik pleura izeneko mintzaz inguraturik daude.
Biriken azpian, diafragma dago, hau mintz gihartsu eta sendoa da eta kizkurtuz eta zabalduz arnasketan laguntzen du.
6.- Albeoloak: bronkioloen bukaeran daude. Hemen gas-trukea gertatzen da, odolak oxigenoa (O2) hartu eta karbono dioxidoa  (CO2 ) uzten du.


PROZESUA:


Sudurretik airea hartzen dugu. Airearekin batera oxigenoa sartzen da. Faringe, laringe eta zintzurrestetik pasa ondoren,  biriketara ailegatzen da. Biriketan dauden albeoloetan gas-trukea gertatzen da, hau da, odolean dauden globulu gorriek, oxigenoa (O2)  hartu eta gorputzeko zelula guztietara eramaten dute eta aldi berean  karbono dioxidoa (CO2) uzten dute albeoloetan. Karbono dioxido hau kanpora doa eta berriro sudurretik edo ahotik botatzen dugu.

BIDEOA








2012-09-13

ZENTZUMENAK

Hona hemen 5 zentzuemen azalpentxo bat:


         Zentzumena hautematearen mekanismo fisiologikoa da; sentipen mota jakin bat hartarako den organo baten bidez hartzeko ahalmena. 
         Fisiologiaren ikuspegitik, zentzumena edo zentzumenezko atzematea organismoak bere inguru edo barne giroan gertatzen diren aldakuntzen aurrean batez ere horretarako bereziak dituen parte edo organoen bidez aldakuntza horietan eralgitzen den energia bizi prozesuetara bihurtuz erreakzionatzeko duen gaitasun edo mekanismoa da. Konplexutasun handiko animalia guztietan barne edo kanpo kitzikadurak nerbio-bulkada bihurtzen dira; bulkada horiek garunaren arlo berezietara igortzen dira, eta han aztertzen. Behin bulkada horiek aztertu direlarik, organismoa gai da kitzikadurari egoki erantzuteko.


      5 Zentzun daude guztira:

 Ikusmen-organoa

 Entzumen-organoa

 Dastamen-organoa
Fitxategi:Tongue.agr.jpg

 Ukimen-organoa

 Usaimen-organoa


Klikatu hemen eta bost zentzumenen inguruko azalpen bat agertuko zaizu. Adi, bai azalpen zein irudiei!

http://contenidos.proyectoagrega.es/visualizador-1/Visualizar/Visualizar.do?idioma=eu&identificador=es_2009063033_7240080&secuencia=false#